Esperanza eraikin berria, 2013rako
Egile:
GESTION
Edizio:
10
Argitaratuta:
2009/10/26 00:00:00
Hezkuntza Sailburu Isabel Celaá Andreak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbao Jaunak Esperanza 2013 proiektuaren lehen ikuskapena egin zuten. Esperanza eraikin berrian egongo dira: proiektu anitzetako tailerra, 2 laborategi, behaketa eta prospekzio gunea, I+G gunea, berrikuntza eta sustapen gunea, enpresak kokatzeko 12 modulu, eta trebakuntzarako gelak.
Lea Artibai Ikastetxeak betidanik izan du eragina eskualdearen garapenean. Bertotik atera dira eskualdeko kooperatibagintza garatu duten proiektuak. Berton prestatu dira eskualdeko enpresetan lanean diharduten profesionalak. Hari horretatik jarraituz XXI. mendeari aurre egi
teko eskualdeko azterketa sozio-ekonomikoa egin zen 2006an eta proiektu berri bati ekiteko ildoak eta helburuak markatu ziren.
2007-2013 epea jarrita abiatu da Esperanza 2013 proiektua Lea Artibai ikastetxea eta Azaro Fundazioaren eskutik.
Eraikin berriaren asmoak
Eskualdeko sare industriala zabaltzea eta dagoena lehiakorragoa egiteko xedez jarri da martxan proiektu hau. Horrez gain, sustatzaile eskolaren bidez enpresari berriak eta lanpostuak sortuz, ikerketaren bidez egungo enpresatan berrikuntzak txertatuz eta formakuntzaren bidez profesional doituak prestatuko dira.
Ikerketa eta enpresa sustapenaren arloetatik talde multidiziplinarra osatu da enpresen berrikuntza premiei erantzuteko: antolakuntza, produkzioa, produktua, merkatua edota etorkizunerako prospekzioak.