KREAk hamahiru proiektu babestu ditu
Egile:
GESTION
Edizio:
09
Argitaratuta:
2009/09/02 00:00:00
KREA Adierazpen Garaikideak, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatu duen proiektuak, urtebetez 2009ko Sorkuntza Programari esker babestuko dituen sorkuntza, prestakuntza eta ikerketa proiektuak ezagutzera eman ditu. Hautaketa Batzordeak guztira hamahiru proiektu aukeratu ditu eta 90.000 eurorekin babestuko ditu.
Batzordeko kideak Kepa Landa (Artelekuko koordinatzaile nagusia), Ińaki Martínez Antelo (MARCO - Vigoko Arte Garaikidearen Museoko zuzendaria), Ana Zabalegui (Gayarre Udal Antzerki Fundazioaren zuzendaria) eta Guillermo Heras Toledo (Eszena zuzendaria eta antzerkigilea, Iberescena Programaren koordinatzailea eta Alacanteko Egile Garaikideen Antzerki Espainiar Erakusketaren zuzendaria) eta KREA taldeko langileak dira.
Proiektuen atalean KREAk arte plastikoekin, ikus-entzunezkoarekin, musika konposizioarekin, koreografia sorkuntzarekin edo/eta antzerki sorkuntzarekin lotutako lan orijinalen sorkuntza babesten du.
Prestakuntzaren atalean gazte sortzaileei diru-laguntzak ematen zaizkie beren espezialitatearekin lotutako ikasketekin jarraitzeko.