Bizkaiko Diputazioak 717.000 eurorekin lagunduko ditu berdintasunerako 150 proiektu
Egile:
GESTION
Edizio:
10
Argitaratuta:
2009/10/26 00:00:00
Bizkaiko Foru Aldundiak 150 proiektu eta plan diruz lagunduko ditu urte honetan, 717.632 eurorekin, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jardueretarako. Proiektu eta planok emakumeen 75 elkartek eta irabazi asmorik gabeko 58 erakundek proposatu dituzte. Foru erakundetik jakinarazi zutenez, laguntzen plana Bizkaiko Foru Aldundiak berdintasun-ekintzak abian jartzeko diru-laguntzen dekretuan jasotzen da, eta datozen egunetan jakinaraziko zaie erakundeei.
Aurten, guztira, jasotako eskaerak 164 izan dira. Horietatik 103 emakumeen elkarteenak izan dira, eta 61, irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuenak; azkenean, 150 onartu dira. Halaber, guztira aurkeztutako jardueren kostua 1.500.000 eurotik gorakoa izan da, eta foru erakundeak diruz lagundutako kopurua 717.632 eurokoa da.
Gainera, 150 plan horiei Bizkaiko 36 udalek proposatutako berdintasun-jardueretarako emandako laguntzak gehitu behar zaizkie. Guztira, Bizkaiko Foru Aldundiak 185 proiektu abian jartzeko laguntza emango du aurten. Aldi berean, Bizkaiko Diputazioak, aurten, kultur artekotasunaren arloko jarduerak egiteko beste 50 proiektu gehiago finantzatuko ditu. Guztira, 570.000 euro erabili dira Bizkaian kultur arteko bizikidetzaren alde lan egiten duten elkarteen lanari laguntzeko. Finantzatuko diren 50 proiektu horietatik 18, elkarteen antolatze-egitura indartzeko dira, eta beste 32ak, kultur elkarrekintza eta herritar integratzaileen arloan sentsibilizatzeko.