asteazkena, 08 iraila 2010 04:00:46
SPRI EB
Nazioartekotzea eta enpresen arteko lehiakortasuna sustatu nahi dira.
Spri EBaren proiektu bat zuzentzen ari da
Egile: GESTION
Edizio: 10
Argitaratuta: 2009/10/26 00:00:00
Spri Europako Batzor­de­a­ren proiektu bat zuzen­tzen ari da, dagoeneko finkatuta dauden Europako Batasuneko zenbait herrialdetako enpresarien eta ekintzaile berrien arteko lankidetza sus­ta­tzeko. Horrela, ekintzaileei aukera emango zaie ezagutza eta esperientzia handiagoa duen beste herrialde bateko en­presari batengandik ikasteko.

Gainera, azken hiru urteotan negozio bat abiarazi duten edo abiarazteko asmoa duten ekintzaileak beste negozio ba­tzuetan sartu ahal izango dira. Bestalde, ETE baten zuzendari edo jabe diren enpresariek beste herrialde bateko merkatuak ezagutuko dituzte. Ekintzailea ETEaren herrialdera joango da enpresariarekin lan egitera hilabete eta sei hilabete arteko ­epean.

Proiektua Erasmus Gazte Ekintzai­leak programaren barruan dago. Programan parte hartu nahi duten ekintzaile eta enpresariek dei 946053664 telefono zenbakira dei dezakete.