Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deusto Fundazioak elkarrekin lan egingo dute
Egile:
GESTION
Edizio:
10
Argitaratuta:
2009/10/26 00:00:00
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Fundación Deusto Fundazioak indartu egin dute oinarri teknologikoko enpresa berrizaleen sorkuntzaren aldeko euren laguntza. Hori dela eta, bi alderdiek sinatu zuten hitzarmenari jarraipena ematea erabaki dute; hitzarmen horren xede nagusia 2010. urtera arte oinarri teknologikoko enpresa berrizale berrien sorkuntza sustatzea eta enpresa horiei konplikatuenak eta zailenak izaten diren lehen urteetan laguntzea da.
Laguntza hori Deustuko Unibertsitatean gauzatzen da. Hitzarmen berri honen iraupena bi urtekoa da. Epe horretan aipatu diren mota horretako ezaugarriak dituzten 6 enpresa lagundu nahi dira aurre-inkubazio araubidean eta, halaber, oinarri teknologikoko hiru enpresa berrizale berri kokatu nahi dira Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrizale Berrien (OTEBB) Mintegian helburu horietarako dauden moduluetan. Mintegia iaz inauguratu zen eta Deustuko Unibertsitatearen Ingeniaritza Fakultatearen (ESIDE) laugarren solairuan dago.
Hitzarmenaren barruan sartzen diren jarduketa horien guztien zenbateko osoa ia 160.000 eurokoa da. Aurrekontua bi alderdiek ordaintzen dute erdi bana.
Zehatzago esateko 2009-2010 aldian Bizkaiko Foru Aldundiak 79.561 euroko diru kopurua finantzatuko du (12.417 euro aurten eta 10.304 euro 2010ean) esku dirutan eta gainerakoa giza baliabideetan. 2007 eta 2008 urteetan lortu diren helburuen artean aipatu den mintegia eraikitzea eta abian jartzea aipa daitezke.