osteguna, 09 iraila 2010 13:26:53
AMPEA sariak
Sariak hainbat mailatan banatuko dira Arabako Parke Teknologikoan.
AMPEA sariak Arabako Parke Teknologikoan banatuko dira
Egile: GESTION
Edizio: 10
Argitaratuta: 2009/10/26 00:00:00
Aurten ere, Azaroaren 5ean arratsaldeko zor­tzietan banatuko dira AMPEA sariak Arabako parke teknologikoan. AMPEA sarien banaketak, IX. deialdian, Ara­ba­ko hainbat esparru ekonomikotan emakumeen lana eta ahaleginak goraipatzea du helburu. AMPEA-tik uste dute sariak jasotzen dituzten emakumeak emakume askoren isla direla.  Beste emakume askok ez dute ­inoiz beraien esfortzua aintzakotzat hartua ikusi.  Ekonomia eta enplegua sorrarazi arren. Sariak hainbat mailatan banatuko dira: Emakume Enpresaria, Emakume Profesionala, Ema­kume Zuzendaria, Gazte En­pre­sa, eta azkenik, Ibilibide Profe­sio­nala edota Enpresariala. Hau­tagaitzak aurkezteko epea zabalik dago.

Arabako Emakume Profe­sio­nal eta Enpresarien elkartea, 1993 sortu zen. AMPEA, zuzendaritza taldeetan aritzen diren ­ema­kumeak, profesionalak, eta enpresariak batzen dituen irabaz asmorik gabeko elkartea da.

AMPEA-tik giza baloreak bermatu, defendatu eta garatzen dituzte. Horregatik, gaur egun Araban, Euskal Autonomia Er­kidegoan eta Espainian erreferente bilakatu dira. Elkarteak lan merkatuan emakumeen integrazioaren alde egiten du.