Emakundek maskulinitateari buruzko lehen on line ikastaroa antolatu du
Autor:
GESTION
Edición:
10
Publicado el
26/10/2009 0:00:00
Pasa den irailaren 21ean “Gizonak, berdintasuna eta maskulinitate berriak” izenburuko on line ikastaroaren lehen edizioari hasiera eman zaio. Gizonduz ekimenaren barruan Emakundek antolatzen duen ikastaroa da. 76 pertsonak hartuko dute parte (60 gizon eta 16 emakume). Horiekin batera, beste 300 pertsonak (gehienak gizonak) parte hartu dute martxotik hona antolatu diren Gizonduzeko ikastaroetan. Hori dela eta, urte bukaerara arte beste 15 ikastaro egitea aurreikusten da.
Bereziki gizonei zuzendutako ikastaroak dira, bai presentzialak zein Internet bidezkoak. Gaian interes pertsonala izateagatik edota ikuspegi profesional batetik emakumeen eta gizonen berdintasunean prestakuntza jaso nahi dutenentzako zuzenduta dago. Jorratzen diren gaien artean daude gizonak eta berdintasuna, maskulinitateak, osasuna, zaintza, aitatasuna, sexualitatea, segurtasuna errepideetan, toxikomanien prebentzioa, kriminalitatea…
Bi eratako ikastaroak daude. Programatuak, ikastaroaren edukiak, egutegia, lekua, hizkuntza eta abar aurretik zehaztuta dutenak; eta programatu gabekoak, eskaeraren arabera antolatzen direnak: kasu horretan iraupena, edukiak, lekua… eskaeraren arabera erabakitzen dira. Orain arte programatutako zazpi ikastaro burutu dira eta programatu gabeko hamar, azken horiek zenbait elkarte, enpresa eta sindikatuk egindako eskarien ondorioz. Prestakuntza eskaintza horrekin Emakundek, maskulinitatearen eredu tradizionala auzian jartzeko gai izango den gizon talde kritiko bat sortzea lortu nahi du, berdintasunean oinarritutako ereduen alde egingo duena eta beste gizon batzuentzako erreferente bihurtuko dena, horrela, gero eta gehiago izan daitezen, emakumeekin batera, berdintasunaren alde lan egiten duten gizonak.